#00.- Artxipelagoa II trailerra: ''Ekaitza badator''... berriro!

Artxipelagoa - Podcast tekijän mukaan EITB Radio Televisión Pública Vasca

Artxipelagoa soinu fikzio seriearen II. denboraldia dator erasoka EITB Podkast atarira, "ekaitzak" jarraitzen duelako. Abenduaren 12-tik aurera astelehenero izango dituzu, banan bana, 8 atalak.  Klima aldaketaren ondorioz, izan diren hondamendiek Artxipelago bihurtu dute gure lurraldea. 2103. urtea da. Itsas maila mundo osoan kolpera igo ostean ordena geopolitikoa ere aldatu egin da. Gure inguruan, Ipar Afrikako Liga da boteretsuena, Alpeetan gotortuta dagoen Germaniar konfederazioarekin lehia estuan. Euskal Artxipelagoak neutral jokatu nahi izan du, merkatal harremanak indartuz burujabe izaten jarraitzeko.  Ipar Afrikako Ligak Barra setiatuz Euskal Artxipielagoa bere mendean hartu nahi du ordea. Piratek Jare bahitu dute eta beste europar potentziari, Germaniarrei, saldu nahi diote. Piraten Kapitaina Alpeetara doa Iker eta Jarerekin, germaniarrek "bilatzaile" bategatik Kofradixak baino diru gehiago ordainduko diotela jakinda. Bidea zaila da, batez ere Monastegiak suposatzen duen arriskuagatik.   Euskal Artxipelagoan, Muñozek agintea du baina etsai ugari ere bai. Batetik Ipar Afrikako Liga, Barra setiatu duena. Bestetik, harresien barruan, Baltzaren Kofradixak gauzak zail jarriko dizkio, Muñozen "ezintasuna"ren aurrean Germaniar Konfederazioak agintea bereganatzea bilatzen baitu hasieratik. Aitor gatibu du Baltzak, eta "hildako" alabari buruzko informazioa ateratzen saiatzen da. Nizar, bestalde, Pompidou-rekin batera Jareren bila abiatuko da Monastegirantz  eta Alpeetara gero. Kanpotarrak ez dituzte onartzen. Jarek, errazago luke bertan sartzea, han jaioa bait da. Ezusteko norbait ezagutuko du: Olatz.  Jareren pertsonaiari, Aitziber Garmendia aktoreak jarrio dio ahotsa eta Eneko Sagardoyk beste pertsonaia nagusiari; Ikerri.  Aitorren paperean Iñaki Beraetxe aritu da eta bigarren denboraldian Itziar Ituñoren ahotsak gorpuztuko du Olatz pertsonaia berria.  Bieuseko (Bikoiztaile euskaldunen elkarteko) kide gehigok ere parte hartuko dute, hala nola Sara Cozar edo ete Clara Badiola. Anar Zuazuak gidatu du aktoreen lana.   Artxipelagoaren zuzendaritza Oier Aranzabalek egin du, eta berea da Artxipelagoa soinu fikzioaren  bigarren denboraldiko  soinu paisaia ere. Gidoiak, Xabier eta Martin Etxeberriarenak dira eta ekoizpena Ulu Mediak egin du. Grabazioak Xanti Salvador eta Koldo Corellaren estudioan egin dira eta Ulu Estudioan amaitu. Irudiak Xabier Sagastarenak dira eta Rafa Ruedarena Soinu banda originala.