#01.- atala: Hiru olatuak

Artxipelagoa - Podcast tekijän mukaan EITB Radio Televisión Pública Vasca

Ongi etorri Artxipelagoa fikzio podcast apokaliptikora. Zortzi ataleko sail bat duzu aurrean eta hau da sail horretan lehen atala zure belarrien gozagarri. Audio espaziala  deritzan sistema binauralean dago soinu nahasketa egina istorioaren barruan zeharo murgildu zaitezen play eman orduko.   ------------------- Lehen atalaren sinopsia: 2103 urtea, Euskal Artxipelagoan kokatuta zaude. Ia 80 urte igaro dira mundua kolpera aldatu zenetik, itsasoaren maila 500 metro igo eta Hiru Olatu ikaragarriek planetaren gehiengoa urpean utzi zutenetik. Hondoratze ostean jaio den Jare neska gaztearentzat egun ona da gaurkoa edonola ere. Goierriko kostaldetik abiatu den bere belauntzian Urbasako itsas-portura gerturatzen ari da. -------------------- Zuzendariak: Oier Aranzabal eta Juan G. Andrés Gidoia: Xabier eta Martin Etxeberria Aktore zuzendaritza: Anartz Zuazua Aktoreak: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Iñaki Beraetxe, Amaia Hennebutte; Sara Cozar, Klara Badiola eta Bikoiztaile euskaldunen elkarteko kideak Soinu diseinua: Xanti Salvador eta Koldo Corella Soinu banda orijinala: Rafa Rueda eta Aritz Aranburu Irudiak: Xabier Sagasta Ulu Mediak EiTB Mediarako ekoitzitako fikzio distopikoa biltzen du podcastak.