#13.- atala: Aingeruak

Artxipelagoa - Podcast tekijän mukaan EITB Radio Televisión Pública Vasca

Baltza garaile gisa itzuli da Eibarrera bere urpekontzian eta honek Muñozen haserrea eta elkarren arteko tirabirak sortu ditu. Bien bitartean, Eibar barruan, Eneko, Irati eta Oinatzek beste helburu batzuk dituzte: Aitor ze ziegatan atxilotua duten jakitea eta hura askatzea. Urrunago, Okzitaniako itsasartetik Madame Pompidou eta bera egiten ari diren bidaian, Nizar Avignongo portuko ostatu batean mozkortuko da bakarrik, Jare une oro buruan eta bihotzean duela. Jare, Ikerrekin batera, Monastegitik hurbil dagoen uharte batean ezkutatua dago ordea; Edengo lorategiaren tankera duen leku eder batean. Bertan, gaua kobazulo batean pasatuz, Iker eta Jarek elkarren ezagutza handiagoa izango dute. Batzuen gozamena beste batzuen oinazea izango da ordea: Monastegian, Jonas anaiak Kapitaina torturatzen jarraitzen du. Fitxa Teknikoa: Zuzendaria: Oier Aranzabal. Gidoia: Xabier eta Martin Etxeberria. Aktore zuzendaritza:  Anartz Zuazua.   Aktoreak:  Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Iñaki Beraetxe, Itziar Ituño, Anartz Zuazua, Amaia Hennebutte; Sara Cozar, Klara Badiola, eta Bikoiztaile euskaldunen elkarteko kideak.   Soinu diseinua:  Oier Aranzabal eta Jon Gartziak, Ulu estudioan. Jatorrizo soinu banda:  Rafa Rueda eta Aritz Aranburu Irudiak:  Xabier Sagasta Grabaketak:  Xanti Salvador eta Koldo Corellaren estudioan Zuzenketak eta editorea: Juan G. Andrés Ekoizpena eta Koordinazioa: Cristina Tapia eta Xabier Etxeberria   Ulu Mediak EITB podkasterako espresuki ekoitzitako soinu fikzio podcasta.