#17.- atala: Berriro Itzuliko balitz
Artxipelagoa - Podcast tekijän mukaan EITB Radio Televisión Pública Vasca
Kategoriat:
Artxipelagoa podcastaren hirugarren eta azken denboraldiari ekingo diogu hamazazpigarren atalarekin batera. Germaniarren Federazioko lurrak bertatik bertara ezagutzera doaz gure protagonistak. Orainarte aditzera besterik ez zuten, eta esameasak ugari... Jare, Iker eta Nizar Zuricheko portuan daude, Germaniar Konfederazioaren ateetan. Ustekabean hilda uste zuen ama ezagutu du Jarek eta bere iraganarekin talka egin du. Bitartean, Urbasako portuan Ipar Afrikako gudarosteak eta euskal artxipelagoko azken fakzioek euren estrategiak definituko dituzte. Aurrean ez dute arerio makala. Fitxa Teknikoa: Lasarte-Oriako Ulu estudioetan grabatu da, Jon Gartzia teknikariarekin. Zuzendaria: Oier Aranzabal. Gidoia: Martin eta Xabier Etxeberria Ekoizpena: Cristina Tapia eta Xabier Etxeberria. Aktore zuzendaria: Anartz Zuazua Jatorrizko soinu banda: Rafa Rueda Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea Besteak beste, aktore hauek hartu dute parte: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Itziar Ituño, Klara Badiola, Iñaki Beraetxe, Asier Hormaza, Asier Hernandez eta Aner Peritz. Artea: Xabier Sagasta Eskertza berezia: Juan G. Andres eta Moritz Wollenberg. Artxipeagoa, ULU Mediak EITB podkasterako espresuki ekoitzitako soinu fikzio podcasta da.